XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Isiltzeko! ... errealitate konkretuak agertzera, horretarako Cesar odolduaren presentziak....

- Operatu egingo dute. Odolez gainezka dago, gaixoa.

- Iritsi da, helikopteroz, Houston-eko ebakuntza doktore bat, tantaia, lerdena, cow-boy sonbreruaz... Kordea galduko du andreak.

- Doktorea maiteminduko zaio.

- Larrua jo nahi du berarekin.

- Ze kirtena zaren! Maitemindu egiten da.

... haren hitzek arrasto sakonak utziko dituzte publikoaren sentiberatasunean....

- Leonor, utziko al dizkidazu zure apunteak? - Literaturakoak, edo guztietakoak? - Ba... - Guztietakoak, orduan. Bale.

Leonor oso itsusia da. Gizena, txikia, azenario koloreko ileaz.

Beti gona luze eta jertse haundiez.

Jo, sujeto! Hain itsusia banintz ni, seko deprimitua egongo nintzateke beti. Oso serioa da.

Ez du ikasi besterik egiten jakinluze alenak.

Baina... badu... zerbait. Nortasuna izango da agian.